2015-12-29

Tertulia Dialogikoak

2015-10-22

Satorraren ipuina

kaixo kuadrila, hemen duzue gelan ikusi eta landutako "Satorraren ipuina", etxeko norbaitekin entzun eta ea zuek bezain ongi erantzuten dituzten galderak, gero kontatu eh????

2012-06-07

TXIKIEKIN JOLASEAN


Hemen dituzue pasa den asteartean, Ekainaren 6a, ikastolako lehenengo zikloko neska-mutilekin egindako jolasen argazkiak. Esperientzia polita izan zen eta oso ondo pasa genuen denok.
Argazki gehiago ikusi nahi badituzue sar zaitezte beraien blogean:

http://www.aitorbigarrenmaila.blogspot.com.es/
 




















EKOSISTEMAK

LANDAREAK ETA ANIMALIAK ELKARREKIN BIZI DIRA.
Landareek ura eta argia behar dituzte bizitzeko. Zenbait landarek ur asko behar dute bizitzeko, adibidez pagoek; beste batzuek, ordea, ur gutxi behar dute, esaterako, arteek. hori dela eta, pagoak toki hezeetan bizi dira eta arteak, berriz, toki lehorragoetan.
Gauza bera gertatzen da animaliekin, horiek ere ezin baitira edozein tokitan bizi. Hartzak, adibidez, toki hotz eta hezeetan bizi dira eta janari ugari behar dute. Toki bakoitzean antzeko beharrak dituzten animaliak eta landareak bizi dira. Horregatik,pagoak eta hartzak ekosistema berean bizi daitezke, baina inoiz ez hartzak eta arteak.

ZER DA EKOSISTEMA BAT.

Ekosistema toki jakin bateko ezaugarriek eta bertako izaki bizidunek osatzen dute. Adibidez, basoa ekosistema da. Basoan elementu hauek daude: landareak, animaliak, lurzorua, airea, harriak...
Ekosistemek bi osagai dituzte: bizidunak eta bizigabeak.
  • Ekosistema bateko osagai bizidunak landareak, animaliak eta gainerako izaki bizidunak dira, adibidez, onddoak.
  • Osagai bizigabeak izaki bizigabeak dira, esate baterako, lurzorua, ura, hotza, haizea, harriak...


EKOSISTEMEN TAMAINA.



Tamaina askotako ekosistemak daude. Zenbait ekosistema oso handiak dira, daibidez sabanak; baina badira oso ekosistema txikiak ere, urmaelak kasurako.

Urmaela


Urmaela txikia izan arren, bertan animalia ugari bizi dira, adibidez igelak, burruntziak, zapaburuak, barraskiloak, eta baita  uretako landareak ere.
Sabana


Sabana ekosistema handia da. Sabanan landare hauek daude: belarrak, zuhaixkak eta zuhaitzak; eta baita animalia hauek ere: zebrak, ñuak, hienak eta lehoiak ere.

 

IZAKI BIZIDUNEK ELKARREN ARTEKO HARREMANAK DITUZTE

ELIKADURA EKOSISTEMETAN.
Elikadura harremanak oso garrantzitsuak dira ekosistemetan. Izaki bizidunek hainbat modu dituzte elikatzeko:
  • Landareek beren elikadura sortzen dute.
  • Animalia belarjaleek landareak jaten dituzte.
  • Animalia haragijaleek beste animalia batzuk jaten dituzte.
Hainbat izaki bizidunek beste izaki bizidun batzuk jaten dituzte eta, era berean, beste izaki bizidun baztuen elikagaia dira. 
Elikadura katea ekosistema bateko animalia eta landare multzoa da eta batzuek besteak jaten dituzte. Elikadura katearen ordena hau izaten da beti: landare batekin hasten da, belarjaleak landarea jaten du eta, ondoren, haragijaleak belarjalea jaten du.

BASOA LEHORRETAKO EKOSISTEMA.

BASOKO IZAKI BIZIDUNAK.
Basoan hainbat landare eta animalia bizi dira.
  • Basoko landarerik handienak zuhaitzak dira. Zuhaixkak eta belarrak ere landareak dira.
  • Animalia ornogabeak. Ugarienak intsektuak dira (tximeletak,, kakalardoak...). Horiez gain, zizareak eta armiarmak ere badaude.
  • Animalia Ornodunak. Hauek dira, besteak beste: sugandilak, hontzak, saguak,oreinak, basurdeak, muxarrak, txantxangorriak...
Basoko izaki bizidun bakoitza basoko eremu jakin batean bizi da, hala nola, lurzoruan, belar artean, zuhaixken artean edo zuhaitzen adarretan.


ELIKADURA BASOAN.
Basoko landareek beren elikadura sortzen dute eguzkiaren argiari esker eta sustraien bidez hartzen dituzten lurzoruko substantziei esker . Animaliak elikaduraren arabera sailkatzen dira: belarjaleak, haragijaleak eta orojaleak.
  • Animalia belarjaleak. Landareak jaten dituzte: katagorria, oreina, antzarra...
  • Animalia haragijaleak. Beste animalia batzuk jaten dituzte: otsoa, arranoa, muskerra...
  • Animalia orojaleak. Animaliak zein landareak jaten dituzte: basurdea, azeria...
  • Basoko izaki bizidun batzuk beste izaki bizidunen hondakinez elikatzen dira, adibidez, onddoak.

NON BIZI DIRA BASOKO ANIMALIAK?

Edozein basotan lau alde egoten dira: zuhaitzen adaburuak, zuhaixkak, belarrak eta lurzorua.
Zuhaitzen adaburuetan intsektuak eta txoriak bizi dira.



Zuhaixken artean intesktu asko bizi dira, besteak beste, erleak. Ugaztun handi gehienak ere bertan bizi dira.



Belarren artean intektu asko bizi dira, zenbait armiarma eta baita hainbat ornodun txiki ere, adibidez sugandilak.





Basoko lurzoruan, besteak beste, inurriak, zizareak eta satorrak bizi dira.

2012-06-04

Aurreko maiatzaren 28, 29 eta 30 Bertizen egon ginen 6.mailako bidaian . Primeran pasa genuen elkarrekin ekintza desberdinak burutzen: Espeleologia, abentura parkea eta kanoraftina besteen artean. Giroa primerakoa, janaria ona eta gure arteko elkartasuna ezin hobea. Oroimen polita ikasturte honen bukaerarako.