2012-04-27

 Hona hemen Industria Iraultzari buruzko wikipediak dakarren artikuloaren zati bat. Irakur ezazue adi eta iruzkin bat egin.

Industria Iraultza

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Industria Iraultza XVIII. mendearen bukaeran eta XIX. mendearen hasieran Britainia Handian sortu eta mundu osora zabaldu zen aldaketa teknologiko, sozioekonomiko eta kulturala izan zen. Horri esker, industrian eta makinerian oinarritutako ekonomiak eskulan tradizionalaren lekua hartu zuen. Oihal-industrian zein altzairua ekoizteko tekniketan hasita, kanalen nahiz errepideen (eta, geroago, burdinbideen) sorkuntzak eta hobekuntzak produktu berrien salerosketa erraza eta azkarra ahalbidetu zuten. Hasiera batean ikatzez hornitutako lurrun makinek zein oihal industriako mekanizazioak ekoizpen ahalmena handitu zuten. Metal hutsezko makineriak eta lanabesek beste industriak mekanizatzeko prozesua erraztu zuten XIX. mendeko lehen bi hamarkadetan.

Carnagie altzairu ola, Ohio
Industria Iraultzaren garaia zehazterakoan historialariak ez datoz bat. Eric Hobsbawmen arabera, 1780ko hamarkadan sortu eta 1830ekoan edo 1840koan "lehertu" zen. T. S. Ashtonek, aldiz, 1760 eta 1830 bitartean gauzatu zela dio.
Mendebaldeko Europara eta Ipar Amerikara hedatu zen XIX. mendean zehar, eta, hortik, mundu osora. Gizartearen gaineko eragina egundokoa izan zen, eta askotan Neolitoko Iraultzarekin alderatzen da.
1850 inguruan Bigarren Industria Iraultza deritzona sortu zen, lurrunontzien eta burdinbideen garapenak ekonomia eta teknologia bultzatu ahala. Geroago, XIX. mendearen bukaeran, barne errekuntzako motorraren eta argindarraren sorkuntza zirela eta, garapen ekonomiko eta teknologiko hori sakondu egin zen.

2012-04-24

Oraingo honetan kontzeptu-sare bat duzue,dagoeneko ongi dakizue zer suposatu zuen neolito iaraultzak, kontzeptu mapa hau erabili hori guztia errepasatzeko. Animo!





2012-04-23


Neolitoa

Neolitiko deitzen zaio Antzin Aroko historia aurreko Mesolitiko eta Metal Aroaren artean dagoen garai edo aroari. Harria lantzeko forma berria garatu zen eta hortik hartu zuen izena aro honek; Paleolitikoan ez bezala, harria landu eta lanabes eta tresna moduan erabiltzen bitzuen. Hala ere ez da hori "iraultza neolitiko" izenaz ezagutu ohi denaren elementu bereizgarri bakarra. Izan ere, eta azken glaziazioaren ondorengo klima epelagoak lagunduta, aro honetan gizakia ehiztari-biltzaile huts izatetik nekazaritzan eta abeltzaintzan hasi zen; hau da, gauzak ekoizten hasi zen. Horrez gain, buztingintza, otarregintza eta merkataritzaren hastapenak ere garatu ziren. Populazioa nabarmen hazi egin zen eta gizartea leinuetan bildu ahala, finkatzeko eta bizilekuak eraikitzeko joera nagusitu zen.


2012-04-19

Neolitikoa

Hemen duzue neolotikoari buruzko bideo bat "Erase una vez..." sailekoa, erderaz bada ere, ongi laburtzen du, suposatu zuen abantaila. Ondoren idatzi zuek hori guztia, Einstein-ek esaten zuen bezala, zuen amonari kontatu beharko bazeniote bezala.


2012-04-16

MAKINA SINPLEAK

Hona hemen informazio gehiago.
Palanka.Elementuak
Palanka motak

2012-04-05

MAKINAK

Dagokion tokian klik eginez makinei buruzko informazioa lortuko duzu

Oporretan egonda ere, makina sinpleen gaiari bueltak emanez, bideo hau aurkitu dugu youtuben, ea ikusi eta interesgarria iruditzen zaizuen, disfrutatu eta ondo pasa. Zuen iruzkinak eskertuko ditugu.