2012-03-30

SAN MARKORA EGUN PASA

Lehengo asteazkenean, martxoak 28,  San Marko-ra joan ginen 5. eta 6. mailakoak. Kriston eguraldia egin zigun eta asko disfrutatu genuen. Hamaiketakoa egin eta gotorlekua ikusi genuen, gero bazkaldu eta jolaserako tartea hartu genuen. Oso ongi konpondu ginen denak eguzkia lagun, merezitako eguna bigarren hiruhilekoaren bukaerarako, asko ikasi dugu eta orain hemen ditugu oporrak.












2012-03-25

Aurreko ostegunean, martxoak 22, San Marko mankomunitatekoak prebentzio kanpaina azaltzera etorri ziren. Kanpaina honen helburu nagusiena hondakinen sorreraren inguruko ezaguerak eta hiri hondakinen prebentzioa azpimarratzea zen.Goizez gelan aritu ginen eta arratsaldez jokuen bidez goizean ikasitakoa praktikan jarri genuen.




































2012-03-23

Txikiekin jolasean

Asteartean, martxoak 20ean, 6.B mailakoak 3,4 eta 5 urtekoengana joan ginen haiekin jolas egitera. Aurretik soinketako klasean 4 talde egin genituen eta talde bakoitzak joku bat prestatu zuen txikiekin jolas egiteko.Jokuak hauek ziren (Zapia,Wally,Kuba Libre,puxika,gaixotasunak). Lau kolore desberdinez sudurra margotuta ekarri zuten txikiek eta guk poliki eta txukun jolasa agertu ondoren jolasean hasi ginen. Oso esperientzi polita izan zen. Hurrengoan 6.A-koak joango dira eta ziur gu bezain ongi egin eta pasako dutela. Hemen dituzue, bertako argazkiak.