ZENBAIT MAKINA.
TXIRRIKA.
ERREMINTAK
Txirrika ardatz batean biratzen den gurpil bat da. Gurpilak inguruan zirrikitu bat du, eta zirrikkitu horretatik soka bat edo kate bat pasatzen da. Txirrikari esker, gauzak errazago igotzen dira. Gauzak sokaren edo katearen mutur batean jartzen dira, eta beste muturrari tira egiten zaio, beherantz.
Oso gauza pisutsuak igotzeko, txirrika bat baino gehiago erabiltzen dira. Esaterako, pisu handiko gauzak igotzeko, txirrika bat baino gehiagoko garabiak erabiltzen dira.
Aliketak |
PALANKA.
Palanka barra zurrun bat da eta, puntu batean bermatuta, puntu horren inguruan biratzen da. Barraren puntu batean, indar egiten da; beste puntu batean, berriz, zerbait jartzen da (altxatzeko, eusteko eta abar). Aliketak, kraskagailua eta matxardak, adibidez, palankaz osatuta daude.
Matxardak |
Kraskagailua |
PLANO INKLINATUA.
Plano inklinatua nolabaiteko malda duen arrapala da. Gauza pisutsuak igotzeko eta jaisteko balio du, zuzenean haiei tira egitean baino indar txikiagoa eginda.
Arrapalak zenbat eta inklinazio txikiagoa izan, orduan eta errazago igoko ditugu gauzak, irristaraziz edo pirritan eramanez. Nolanahi ere, bide luzeagoa egin behar da.
plano inklinatua. |
Ingeles giltza. |
ERREMINTAK
Zurginek, argiketariek, mekanikariek eta beste langile batzuek erabiltzen dituzte erremintak. Adibidez, zurginek zerrak, mailuak, grapagailuak eta abr erabiltzen dituzte; mekanikariek, berriz, ingeles giltzak, bihurkinak eta abar.
Erreminta batzuk makina bakunak dira ( mailua, adibidez); beste batzuk, aldiz, makina konposatuak (grapagailua, esaterako).
MAKINEK ASKO LAGUNTZEN DIGUTE.
ZER DIRA MAKINAK?Makinak lana eta denbora aurrezten laguntzen diguten tresnak dira eta pieza batez edo bat baino gehiagoz osatuta daude.
Esate baterako, guraizez hatzez baino errazago mozten ditugu paperezko orriak. Era berean, irabiagailuz eskuz baino azkarrago prestatzen ditugu pureak.
ZERTARAKO ERABILTZEN DITUGU MAKINAK?
Makinak hainbat lanetarako erabiltzen ditugu; esaterako:
- Gauza astunak altxatzeko, garabiak edo arrapalak erabil ditzakegu.
- Leku batetik bestera joateko, tresnak, hegazkinak eta autoak erabiltzen ditugu.
- Zura eta beste material batzuk mozteko, zerrak erabiltzen ditugu.
- Jolasteko, bideo-kontsolak erabiltzen ditugu.
- Etxeko lanak errazago egiteko, ikuzkailuak, ontzi-garbigailuak eta abar erabiltzen ditugu.
MAKINA MOTAK.
Bi motatako makinak daude:
- Makina bakunak.Oso pieza gutxi dituzte. Makina bakunak dira, adibidez, txirrikak, palankak eta arrapalak.
- Makina konposatuak. Elkartutako zenbait makina bakunez osatuta daude. makina konposatuak dira, adibidez, bizikletak, erlojuak eta irabiagailuak.
palanka, makina sinplea. |
erlojua, makina konposatua |
NOLA FUNTZIONATZEN DUTE MAKINEK?
Makina batzuek pertsonen edo animalien indarrez funtzionatzen dute. Esate baterako, bizikleta mugitzeko, pedalei eragiteari uzten badiogu, bizikletak aurrera egiten du pixka batean; azkenean, ordea, gelditu egiten da.
Gurdiak animalien indarrez mugitzen dira.
Mailua, aliketak, errazta eta zenbait gurpil-aulki pertsonek eragindako beste makina batzuk dira.
Beste makina batzuek, berriz, elektrizitatea edo erregairen bat behar dute funtzionatzeko, nahiz eta horiek ere norbaitek maneiatu. Esate baterako, autobusek eta autoek erregaia behar dute funtzionatzeko; adibidez, gasolina edo gasolioa. Ordenagailuek eta irabiagailuek, berriz, elektrizitatea behar dute.
Makina askok (haizagailuek, kamioiek...) motorra dute, mugimendua sortzeko.
Jooeee!!
ResponderEliminarZer nolako informazio pila!Eta hoberena, marrazki mordoa!Bigarren aldiz, marrazkiek asko laguntzen dute, benetan!
Informazio honekin zearo garbi dut zer diren makinak, palankak, makina bakunak, makina konposatuak, erramientak, plano inklinatuak, eta txirrika! Bukatu zaigu txolloa, orain ikastera!
Zenbat informazio!!!
ResponderEliminarInformazio mordoa dago baina gehien gustatu zaidana bideoa izan da. Horrekin gauza asko argitu ditut!!
Imformazio mordoa dago, baina gauz asko ikasi ditut.
ResponderEliminarMakina bakunak, makina komposatuak eta plano inklinatuak, ez neukan oso garbi zer ziren, baina orain bai.
A ze pereza!!! Lehenengo eguna eta etxekolanak:(
Informazio asko dago eta irakurtzeko baita ere, nik ez nekien zer ziren makina bakunak eta makina konposatuak baina orain badakizkit eta gauza gehiago ere.
ResponderEliminarInformazio mordoa dago,eta marrazki pila bat ere daude,paragrafo bakoitzean bat dago,edo gehiago.Baina asko laguntzen dute ulertzen marrazkiak.
ResponderEliminarIformazio ona da eta marrazkian oso garbi ikusten da nola diren makinak.
ResponderEliminar(berriro ere iruzkina idatzi dut)
Informazio asko dago eta marraizki ere bai, horregatik pixkabat tardatu dut irakurtzen baino asko ikasten da.
ResponderEliminarInformazio ugari baidago,eta ergazkiak eta marrazkiak nahiko laguntzen dute.Eta argi geratzen zaizu buruan zeri buruz doan.
ResponderEliminar