2012-03-23

Txikiekin jolasean

Asteartean, martxoak 20ean, 6.B mailakoak 3,4 eta 5 urtekoengana joan ginen haiekin jolas egitera. Aurretik soinketako klasean 4 talde egin genituen eta talde bakoitzak joku bat prestatu zuen txikiekin jolas egiteko.Jokuak hauek ziren (Zapia,Wally,Kuba Libre,puxika,gaixotasunak). Lau kolore desberdinez sudurra margotuta ekarri zuten txikiek eta guk poliki eta txukun jolasa agertu ondoren jolasean hasi ginen. Oso esperientzi polita izan zen. Hurrengoan 6.A-koak joango dira eta ziur gu bezain ongi egin eta pasako dutela. Hemen dituzue, bertako argazkiak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario