2012-05-04

Industrializazioa Euskal Herrian 

 

  • Industrializazioa Euskal Herrian XIX. mendean burutu zen Bizkaia eta Gipuzkoan eta geroago iritsi zen, XX. mende bitarte Araba, Nafarroa eta Lapurdira batez ere. Hasiera batean batez ere Bizkaian izan zen Industria Iraultza

Sektore nagusiak

Bizkaiko meategiek izugarrizko garrantzia izan zuten, esaterako, 300.000 tonako ekoizpena lortu zen 1870ean. Hasiera batean ingelesek ustiatu zituzten meategiak, mea oso kalitate onekoa eta eskuratze erraza zelako. Baina atzerritar enpresek lortzen zituzten irabazien parte bat bizkaitar burgesiaren eskutan gelditzen zen, beraiek baitziren lurjabeak.Garai hartan irabazi handiak egin zituzten, lan merkea eta presio fiskal ahula baitziren. Metatutako kapitalarekin Bizkaiko burgesia siderurgia enpresak sortzen hasi zen. Horien behar nagusia erregai merkea zen eta ikatz meategi hurbilenak Asturias aldean izan arren, ikatza Ingalaterratik ekartzen hasi ziren. Ingalaterrako ikatza kalitate hobekoa zen eta garraio kostua txikiagotzen zen hara burdina eraman eta ikatza edo coke-a ekarriz.
1895ean 14 siderurgia fabrika garrantzitsu ziren Bizkaian, haien artean 1902an sortu zen Bizkaiko Labe Garaiak izan zen; bertan lortzen zen burdina barraren kostu prezioa munduko txikienetakoa zen.
Siderurgiaz gain papera eta ontziolen industriek hedapen handia izan zuten, beti ere finantza egitura sendo batean oinarrituta.

Hainbat enpresa garrantzitsu

Euskal Herriko industrializazioko enpresak
  • Bizkaiko Labe Garaiak : 1902. urtean sortu zen eta Bizkaiko siderurgia fabrika nagusietako bat izan zen. Hiru enpresa siderometalurgikoen elkarpena dela eta sortu zen: Altos Hornos, Fabricas de hierro eta Aceros de Bilbao. Sestaon zegoen kokatuta. Altzairua esportatzen eta kokea inportatzen zuen, lurrunontzien konstrukzioa bultzatuz.
  • Ibarri eta Kia: batzuetan atzerriko eta Euskal Herriko enpresek bat egiten zuten enpresa berriak sortuz; adibidez, burdingintza enpresa ingeles, frantses, belgikar eta alemaniarrek eratu zituzten: Ibarri eta Kia.
  • La Naval ontziola: La Naval ontziolaren aitzindari izandako "Astilleros del Nervión", Nerbioi ibaiko ontziola, 1891. urtean sortu zen

20 comentarios:

  1. Oso informazio baliagarria da, batezere, azken aldi honetan ikasitakoa errepasatzeko. Ez nekien, hainbest enpresa garrantzitsu zeudenik eta oso ondo dago ikasteko.

    ResponderEliminar
  2. Oso informazio ona da eta ulergarria. Ikasi duguna errepasatzeko oso ondo dago.

    ResponderEliminar
  3. Zenbat frabrika, Bilbon batez ere! Textu honen bidez, imformazio gehiago lortu izan degu,eta Mirenek esaten duen bezela, bizkarrean daramagun motxila inbisiblea, imformazioz betez goaz.

    ResponderEliminar
  4. Informazio ona da,eta gauzak oso garbi ikusten dira,eta empresa oso garrantzitsuak zeudela konturatu naiz.

    ResponderEliminar
  5. Informazioa ondo dago.Gainera gai hau asko gustatzen ari zait. Linkak ondo daude,asko laguntzen dute gehiago ikasteko.

    ResponderEliminar
  6. Zenbat gauza ikasten hari garen.Ze inportantea izan zen indostrializazioa euskal herrian!

    ResponderEliminar
  7. Ez nekien Euskal Herrian olako iraultzarik egon zenik, gainera Bizkaiatik etorri da iraultza ahu, meategietatik mea asko eta ona zutelako.

    ResponderEliminar
  8. Aasko ikasi behar da hori guztia buruan sartzeko, ondo ulertzen da eta horrek gauzak errazago egiten ditu ikasteko.

    ResponderEliminar
  9. Informazioa interesgarria da eta industriako gauza hasko esaten ditu.
    Ikasteko baliagarria da.

    ResponderEliminar
  10. Informazio asko dago,or dagoen guztia ondo ikasteko behin eta berriro irakurri behar da,baina oso ondo ulertzen da,eta oso ondo dago ikasteko.

    ResponderEliminar
  11. Informazio honetan oso garbi azaltzen dira gauzak,oso ulergarria da textu hau.Linkak ere oso ondo daude informazio gehiago ematen dizutelako.

    ResponderEliminar
  12. Denek dioten bezala, informazio ugari dago eta ulergarria da. Ikasteko earki datorkigu. Zenbat fabrika dauden Bizkaian!!

    ResponderEliminar
  13. Oso ondo dago informazioa.Nahikoa ikasten da behin eta berriro irakurtzen,etaondo ulertzen da.

    ResponderEliminar
  14. Infomazio asko dago testu horretan. Linkak oso baliagarri egin zaizkigu(niri behintzat bai). Gelan irakurri genuen baina berriro irakurrita gauza gehiago ulertzen dira.

    ResponderEliminar
  15. Informazio asko dago eta gainera ondo esanda. Baina testua luzeea da eta gainera letra txikiz idatzita dago.

    ResponderEliminar
  16. Zenbat informazio! Oso ondo dago testu hau, linkak asko laguntzen dute.

    ResponderEliminar
  17. informazioa ondo dago ikasteko baino letra txikia da.

    ResponderEliminar
  18. Informazioa baliagarria da baina itz batzuk ez ditut ulertzen
    ad. SIDURERGIA,SIDEROMETALURGIKOA ETB.

    ResponderEliminar
  19. Informazioa oso interesgarria da eta baliagarria ere erepasatzeko, baino zahia izango da ikastea.

    ResponderEliminar
  20. Oso ona da informazioa, onekin asko ikas daiteke, baina letra handitu daiteke.

    ResponderEliminar